XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), hots, elementu pisuagoekin konbinatzeko gaitasuna zutenak, masa horretan geldituko ziren, silikatoak, oxidoak, eta abar formatuz.

Prozesu honen eta gertatzen ari zen kizkurtze eraginaren ondorioz, Lurraren dentsitatea handituz joango zen.

Behin horretara iritsi ondoren, Lurra hoztuz joango zen, eta uste denez, lurrazala 3.000ampdeg; Ctako tenperaturara iristean agertuko ziren Lurrean lehenengo substantzia likidoak.

Hauetako bat, burdina (eta behar bada nikela), Lurraren nukleoruntz eroriko zen, berak duen pisu espezifiko handia dela medio.

Gehiago hoztean, silikea eta oxido metalikoak kondentsatuko ziren mantua osatuz.

Aldi berean, esan bezala, hidrogeno eta heliorik gehiena galduko zuen Lurrak.

1.500 eta 8.000ampdeg; C artean, azala solido bilakatuko zen.

Gas pisuak, amoniako, ur lurruna, karbonoaren oxidoak, e.a. adibidez, Lurraren erakarpean geratuko ziren, Lurraren aintzinako eguratsa formatuz.

Hain tenperatura altuak ez zen urik egongo lurrazalean.

Hori zela eta, ur guztia eguratsean egongo zen, eta eguratsak izugarrizko presioa egingo zuen Lur solidoaren gain.

Eguratsaren presio handi horiek kontutan izanik, lurrazaleko tenperatura 374ampdeg; C ingurukoa egin zenean, ur lurrunaren kondentsaketa ematen abiatuko zen, era horretan lehenengo aldiz ur likidoa agertuz lurrazalean.

Ur hori Lurrazaleko depresioetan pilatzean, itsasoak sortuko ziren.

Lehenengo ur likidoa lurrazaleko lekurik hotzenetan formatuko zen, eta leku horiek poloak izango ziren.

Poloetan tenperatura 374ampdeg; C-z azpitik gertatzean, bertan ur likidoa agertuko zen, baina une horretan ekuadorrean ez zen urik egongo,(...).